Ginekologia eta Hilerokoa

Medikuntza hegemonikoaren sorrera eta zehazki ginekologiarena patriarkatuaren baitan eman da. Izan ere, ginekologiaren lehen ikerketak emakume esklabuen gain eman ziren. Paradigma honekin haustea proposatzen dugu, eta gorputzak erdigunean izango dituzten alternatibak sortu.

eskuorria_IRUDIA

Mundu lineal honetan gorputz ziklikoak edo hilerokodunak, sistema produktiboaren baitan kokatzera behartuak gara, gure kalterako. Faseen ezagutzaren bitartez naturalizatuta ditugun minak kuestionatu eta aldatzeko aukera irekitzen zaigu, baita gure botereak hobeto ezagutu eta garatzeko. Gure gorputzetan arrotz sentitu garen egunak amaitu dira!

Hauek dira gure proposamenak:

  • Aurkezpen hitzaldia (Gorputzak erdigunera!). Iraupena: ordu bat

Aurkezpen hitzaldi honetan, gure proiektuaren berri ematen dugu, jorratutako ibilbideaz eta guretzat ezinbestekoak diren helburuetaz hitz egiten dugu. Gorputzak erdigunera ekartzeko guztion bizipenak beharrezkoak direnez, zalantza eta esperientziak partekatzeko tartea ere badago.

  • Gorputzen hausnarketa kolektiboa (Hilerokoaren kultura eta taldean kudeatutako ginekologiari sarrera teorikoa). Iraupena: 3 ordu

Hilerokoaren zikloan murgilduko gara (ziklo oso bat bezala) eta honen faseak elkarrekin aztertuko ditugu. Norbere erregistroa egiteko baliabideak eta gakoak emango dira  eta oraindik tabua den gai honen inguruko hausnarketa kolektiboa egiteko tartea irekiko dugu. Bigarren atalean, autokudeatutako ginekologiaren sarrera egingo dugu, zikloarekin daukan zerikusia aztertuz.

  • Gine sarrera eta praktikak (Autokudeatutako ginekologiari sarrera teoriko-praktikoa). Iraupena: 4 ordu

Lehen denbora tartean kontzeptuen inguruko sarrera motz bat egingo dugu, gure proposamenaren kokapen ideologikoa adieraziz.

Gorputza datozen esperientzietara esnatuko dugu eta bakoitzak bere abiapuntua, bere historia propioa, berreskuratzeko lan egingo dugu.

Saioaren bigarren atalean alde praktikoari bidea irekiko diogu eta taldekideek beraien gorputza zein besteena behatzeko aukera izanen dute.

Amaitzeko, bizi izandakoa partekatuko dugu, lortutako emaitzak balioztatu eta aurrera jarraitzeko tresnak mahaigaineratuko ditugu.

 

  • Potota tailerra (Kultura ziklikoa + taldean kudeatutako ginekologiari sarrera teoriko-praktikoa). Iraupena: 6 ordu, egun osoa

Lehen atalean zehar hilerokoaren zikloan murgilduko gara (ziklo oso bat bezala) eta honen faseak elkarrekin aztertuko ditugu. Norbere erregistroa egiteko baliabideak eta gakoak emango dira  eta oraindik tabua den gai honen inguruko hausnarketa kolektiboa egiteko tartea irekiko dugu.

Ondoren, autokudeatutako ginekologiaren sarrera egingo dugu, zikloarekin daukan zerikusia aztertuz eta bigarren proposamenean aurkezten den tailerra egingo dugu. Bertan, parte hartzaileek gorputzen inguruko hausnarketak egiteaz gain, beraien esplorazioa eta kideena egiteko aukera izango dute.

Amaitzeko, bizi izandakoa partekatuko dugu, lortutako emaitzak balioztatu eta aurrera jarraitzeko bideak argitu.

  • Formakuntza osoa. Iraupena: 9 ordu (3 saioetan)

Hiru saio hauetan, aurretik adierazitako edukiak gehiago sakontzeko aukera izango dugu.

Lehenengo saioa hilerokoaren ziklora eta honen erregistrora bideratuko da, denbora egongo da gaiaren inguruko hausnarketa kolektiboa egiteko. Bigarren saioan hilerokoaren gaian sakonduko dugu, menarkia eta hilerokoa daukagun gorputzen zauriak aztertuko ditugularik. Saio honetan ere autokudeatutako ginekologiari sarrera emango diogu. Hirugarrenean, eta azkenekoak, teorian eta ginekologiaren historioan sakontzeaz gain, parte-hartzaileek beraien esplorazioa eta kideena egiteko aukera izango dute.

Amaitzeko, bizi izandakoa partekatuko dugu, lortutako emaitzak balioztatu eta aurrera jarraitzeko bideak argituko ditugu.


TALDE ETA PROPOSAMEN EZBERDINETARA MOLDATZEN GARA. Edozein proposamen edo zalantza izan ezkero, jarri gurekin harremanetan HEMEN.


Gure formazio guztiak biltzen dituen txostena osorik ikusteko, egin klik HEMEN.