Drag King

Drag King moduan ulertzen dugun praktika, genero binarismoa dagoenetik existitu da LGTBI+ eta bereziki Trans komunitateetan. Heteroarautik at zegoen jendeak jorratutako bidea izan da, noski, marginalizazioan, izkutuan, arauaren zigorrei aurre eginez edo honen ondorioak pairatuz. Feminismoak duela urteak bereganatu zuen praktika hau askapenerako tresna moduan erabiltzeko.

Drag King tailerrean zehar, gizontasunaren boterea edukitzea zer den biziko dugu, botere esklusibitate hori hautsiz, jazartua izatearen aukera duen identitatea (emakumetasuna) une batez alde batera utzi errealitatea beste optika batetik behatzeko. Identitatean mugetara abentura eta errealitaterako ahaduntze-tresna da Drag King praktikak eskeintzen diguna.


TALDE ETA PROPOSAMEN EZBERDINETARA MOLDATZEN GARA. Edozein proposamen edo zalantza izan ezkero, jarri gurekin harremanetan HEMEN.


Gure formazio guztiak biltzen dituen txostena osorik ikusteko, egin klik HEMEN.