Gu+harremana

Ione F. Zabaleta (argazkian jertse horia)

Gizarte langintza era zabalean ulertzen dut, eta urteetan zehar jardun honetan ibili naiz bai enpleguan baita ere eguneroko lanetan. Gorputzak eta hauen ezagutza presente ez zeudela ohartuta jarduna zentzugabea zela sentitzen nuen.

Nire gorputzarekiko itzulera bidea hilerokoaren behaketaren bidez hasi nuen bakarrik eta duela denbora bat kolektiboan ere egiten jarraitzen dut.

Urtetan zehar sexu eta genero aniztasun saioak diseinatu eta dinamizatu ditut eskoletan eta beste entitateetan.”

Ione eta Enara

Enara I. Dominguez (argazkian jertse beltza)

“Duela urte batzuk erabaki nuen nire bidea feminismoei lotuta egongo zela gorputzak erdigunean kokatuz, eta hilerokoaren kultura (edo kultura ziklikoa) garatu, sustatu eta zabaltzeko lan egingo nuela, guzti hau nire zikloaren prozesuen behaketa mantenduz.

Ekonomien inguruan eta hauek gorputzekin duten harremanaren inguruan ere ikertzen dut, bereziki eta oinarri moduan ekonomia feministaren proposamena dudalarik.

Bi bide hauen elkar-puntua den Viviendo en cíclico – Ziklikoki Bizitzen sortu nuen, mundu lineal eta produktibista honetan kultura ziklikoari (eta hilerokoaren kulturari)  lekua irekitzeko.”

 

Azken urte hauetan biak Soy1Soy4.com komunitate birtualean parte hartzen dugu, eta bertan dauden formakuntzez gain, bai hilerokoaren kultura baita autokudeatutako ginekologiaren ildoan dijoazen ondorengo ikastaroak egin ditugu: Autogestión ginecológica (Vulva Sapiens kolektiboa), Suelo pélvico y construcción de la identidad (Natalia de Ancos Lara, Relatoras.com-en).


Harremanetarako…

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, bete ondorengo formularioa edo idatzi zuzenean ondorengo helbidera: aragorputz@riseup.net.

Beste aldean gaude zu(e)taz jakiteko gogoz 😀