Hilerokoa eskoletan programa

Hilerokoa tabua da oraindik ere, prozesu fisiologiko zein emo-zionalen inguruko jakintza oso urria da gazte zein helduen artean. Honek, hilerokoa dugun pertsonen bizi baldintzetan ondorio lazgarriak ditu: mina, isiltasuna, lotsa, itolarria; norbere gorputzarekiko arroztasun sentimendua eta bakardadea maiz azaleratzen dira.

Haurren heziketa prozesuan, eskolaren bidez jasotzen da hilero-koaren zikloaren inguruko jakinduria hein handi batean, familia edo lagunarteaz gain. Edozein delarik bidea, haurrek jasotzen duten informazioa hau oso urria izan ohi da.

Lehen aldiek duten garrantziaz jabeturik, haurren lehen hilerokoaren bide-laguntza xamurra izateko baliabideak eskaintzea da saio hauen xedea. 5. eta 6.mailako haurrei zuzendutako saioak dira hauek. Hauetaz gain, haur hauen tutore zein irakasleekin ere saio bat egiten dugu, daukagun unitate didaktikoa aurkezteko eta helduekin, gaia gelan jorratzen jarrai dezaten, baliabideak partekatzeko.

--------------------------

Edozein proposamen edo zalantza izan ezkero, jarri gurekin harremanetan HEMEN.

GURE FORMAZIO GUZTIAK BILTZEN DITUEN TXOSTENA OSORIK IKUSTEKO, EGIN KLIK HEMEN.