Lege oharra

Identifikazio-datuak

Webgune hau (www.aragorputz.wordpress.com) Ara!Gorputz proiektuaren jabetzakoa da (Jone F. Zabala, NANzenbakia: 44567661D eta Enara I. Dominguez, NAN zenbakia: 44550255Z).

Datu pertsonalen babesa

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betetzen dugu.

Fitxategiaren erantzulea Ara!Gorputz proiektua bera da. Erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek fitxategi automatizatu batean gordeko dira, datuen kudeaketa hobetzeko eta gure bezeroekin komunikazioa bideratzeko. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian erregistratuko dugu, eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarriko ditugu.

Datu horiek modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie utziko Ara!Gorputz proiektukoa ez den hirugarrenei. Ara!Gorputz proiektuak hartu beharreko neurriak hartuko ditu datu horiek alda edo gal ez daitezen, bai eta baimenik gabeko inor datu basean sar dadin galarazteko ere.

Erabiltzaileak baimena ematen dio Ara!Gorputz proiektuari bere datuak tratatzeko eta erabiltzeko, betiere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz. Edonola ere, legean aurreikusitakoaren arabera, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haiei aurka egiteko eskubidea balia dezake erabiltzaileak; horretarako, eskaera bat bidali behar du aragorputz@riseup.net helbidera.

Webgunea erabiltzeko baldintzak

http://www.aragorputz.wordpress.com webgunearen bidez erabiltzaileak bere datuak eman behar baditu, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna.

Oro har, webguneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraiki erabiltzeko betebeharra du erabiltzaileak, besteak beste, edukiak merkataritza-xedeetarako ez erabiltzeko, edukiak ez aldatzeko eta fede onaren aurkako jardueretan ez erabiltzeko.